Udako Master txapelketak, dagoeneko ekuatorea gainditu du eta fase erabakigarrian sartu da. Asteburuan Zarautzeko Aritzbatalde eta Donostiako Atano III. pilotalekuetan jardunaldi garrantzitsuak jokatu ziren Debagoienako pilotarien ordezkaritzarekin.
Zarautzeko jaialdian, Etxegarai oñatiarrak eta Gamindek osatutako bikoteak 22-21 irabazi zien Aranguren eta Mendizabali. Emaitzak erakusten duen bezala, neurketa oso parekatua izan zen. Berdinketa mordoxka egon ziren, baina azkenean txanpona Etxegarai eta Gaminderen alde erori zen.
Aldai eta Oses oñatiarrak ordea, 22-15 irabazi zien Arrizabalaga eta Galeano antzuolarrari.
Donostian larunbatean jokatutako jardunaldian, Etxegarai eta Gamindek 22-18 galdu zuten Garai eta Capellanen aurka.
Hondarribiko finalaren aurretik Bakio, Lezo eta Gadakaoko jardunaldiak jokatu beharko dituzte oraindik pilotariek.
Barrokal plazaz plaza
Beste aldetik Maddi Barrokalek Plazaz Plaza txapelketan burubelarri jarraituko du irailerararte. Horrez gain, orain arte herri desberdinetako jaialdietan lehiatu da urtero bezala.