Eguna epeletik hasi dugun arren, tenperaturek gora egingo dute hurrengo orduetan. Hori dela eta, Euskalmetek abisu horia ezarri du egun guztirako, tenperatura altu iraunkorrengatik. Bero handienak, batez ere, barnealdean espero dira, non, termometroak 37 gradura arte igo daitezkeen.
Era beran, muturreko tenperatura altuenak, eguerdiko 14:00etatik 20:00etara bitartean espero dira, eta hemen ere abisu horia ezarri duela jakinarazi du Euskalmetek.