Malen Osa oñatiarrak ordubete, lau minutu eta hamabost segundo behar izan zituen 10,7 kilometroko ibilbidea lasterka egiteko, bertikalean, eta lehen postua eskuratu zuen nesketan. Hain justu, 2021ean ere bera izan zen irabazlea; egin zuen lehen mendi lasterketa izan zen. Ibai Larrea antzuolarrak, berriz, bigarren egin zuen mutiletan, 54 minutu eta 55 segundoko denbora eginda.
Martxa modalitatean, berriz, Nerea Arregi oñatiarrak eskuratu zuen garaipena nesken artean. Ordubete, 43 minutu eta 59 segundotan egin zuen ibilbide berdina.