Euskal presoen "salbuespen" egoeraren aurka, Sarek manifestazioa egingo du Donostian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abu. 14a, 11:00

Hilaren 10ean egin zuen Sare Herritarrak mobilizazioaren aurkezpena, Donostian.

Debagoieneko Sarek bat egin du mobilizazioarekin, eta bertaratzeko deia egin du. Hilaren 19an izango da, 12:30ean, Bulebarretik abiatuta.

Sare Herritarrak azaldu duenez, espetxe politikan aldaketak egon badira ere, "34 urte luze iraun dituen urruntze politika gainditzeak" ez du euskal presoen eskubideen urraketa amaiera ekarri. "Fiskaltzak, [Espainiako] Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza trabatuz".

Hala ere, argi dute euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko unea dela, "salbuespen egoera indargabetuta eta lege arrunta aplikatuta". "Dagoekien eskubidea da; etxera bidea legeak dioen ibilbidea jarraituz pausoz pauso egin dezaten". Uste baitute elkarbizitzan urratsak emateko, konponbidean jarri behar dela preso, iheslari eta deportatuen auzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak