Mezak emango dio hasiera ospakizunari eguerdiko hamabietan, eta, amaitzean, luntxa egingo dute. Arratsaldeko egitarauari, berriz, bolo jokoarekin ekingo diote. 18:00etan izango da, eta sari banaketa ere egingo da. 21:00etan auzo afaria egingo dute, eta Elgetako Haizea tabernan erosi daitezke txartelak astelehenera arte. Azkenik, erromeria egingo dute Jainaga eta Narbaizarekin, 23:00etan.