Urteetan erabiltzaileek eginiko eskaeraren ondorioa izan da Elorregiko autobus geltokiaren eraberritzea. Construcciones Aplibur S.L. enpresa ari da lanean, lizitaziora aurkeztu zen bakarra, eta 203.542,09 euroko aurrekontua dute, BEZa barne. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruaren %60 jarri du, eta Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko udalek gainontzekoa, %40. Era horretan, helburu dute eskatu duten zerbitzua ematea erabiltzaileei.
Markesina, beraz, erabilgarri dago, eta baita alboan jarri duten bizikletentzako aparkalekua ere. Hala ere, oraindik lan batzuk egiteko daude; esaterako, ordutegien pantaila jartzea eta geltokiaren atzealdean dagoen aparkalekua margotzea. Mantenuari dagokionez, Debagoieneko Mankomunitateak izango du ardura.