Aloñak eta Mondrak derbiarekin hasiko dute denboraldia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abu. 7a, 15:58

Mondra-Aloña Mendi partidua, maiatzaren 27an, Mojategin. Irudia: Jagoba Domingo

Gipuzkoako Futbol Federazioak 2023-2024 denboraldiaren berri eman du, eta gizonezkoen preferente mailan, aurrez aurre arituko dira lehen partiduan oñatiarrak eta arrasatearrak, irailaren 17an.

Era horretan amaitu zuten 2022-2023 denboraldia ere, derbia izan baitzuten azken partidu maiatzaren 27an, Mojategin. Ordu hartan gizonezkoen ohorezko mailan zeuden, baina bi taldeek kategoria galduta zuten ordurako. Horrez gain, maila berean arituko dira Antzuola, eta Bergarako eta UDAko bigarren taldeak.

Ohorezko erregional mailari dagokionez, berriz, bi ordezkaritza izango ditu Debagoienak: Bergarako eta UDAko lehen taldeak. Irailaren 10ean hasiko dute denboraldia, eta maiatzaren 26ra arte izango dituzte partiduak. Tarte horretan, bi aldiz izango dira aurrez aurre, azaroaren 26an eta apirilaren 28an.

Preferenteen derbiak

Irailaren 17an hasiko da preferente mailako taldeen denboraldia, eta maiatzaren 19an amaituko da. Bailarako lau talde egonik, hainbat izango dira jokatuko dituzten derbiak tarte horretan. Hemen datak:

  • Irailak 17. Aloña Mendi-Mondra.
  • Urriak 15. Aloña Mendi-UDA B.
  • Urriak 22. Mondra-UDA B.
  • Urriak 22. Antzuola-Aloña Mendi.
  • Urriak 29. Mondra-Antzuola.
  • Urriak 29. Aloña Mendi-Bergara B.
  • Azaroak 5. Bergara B-Mondra.
  • Azaroak 26. UDA B-Antzuola.
  • Abenduak 3. Bergara-UDA B.
  • Abenduak 17. Antzuola-Bergara B.
  • Urtarrilak 21. Mondra-Aloña Mendi.
  • Otsailak 25. UDA B-Aloña Mendi.
  • Martxoak 3. Mondra-UDA B.
  • Martxoak 3. Aloña Mendi-Antzuola.
  • Martxoak 10. Antzuola-Mondra.
  • Martxoak 10. Bergara B-Aloña Mendi.
  • Martxoak 17. Mondra-Bergara B.
  • Apirilak 21. Antzuola-UDA B.
  • Apirilak 28. UDA B-Bergara B.
  • Maiatzak 5. Bergara B-Antzuola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak