Gipuzkoako argazkilarien elkartearen laguntza du lehiaketak, eta 4.000 euro banatuko dira saritan: lehenengoak, mila euroko saria eskuratuko du, eta egutegiko azalean aterako da argazkia; horrez gain, 250 euroko hamabi sari egongo dira, egutegiko hilabete bakoitzeko bana. Hala ere, ezin du edozeinek hartu parte. Gutxienez, 18 urte beteta izan behar dira, eta bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditzake gehienez.
Parte hartzaileek hilabeteko epea izango dute lanak aurkezteko, irailaren 30ean itxiko baita, eta hiru aukera daude: Gipuzkoako Diputazioaren Facebook kontura, webgunera edo Instagramera bidalita. JPEG formatuan aurkeztu beharko dira, horizontalean, eta 20x33 zentimetroko tamainarekin, zuri beltzean nahiz koloretan.