Laboral Kutxa Emakume Master Cup-eko antolatzaileek azaldu dutenez, Galeano antzuolarrak izan zuen "partidaren giltza" atzealdean, eta bergararra baino "hobeto" aritu zen. "Enara Gaminde zen partidu hau jokatzekoa, baina Mexikon da Euskal Selekzioarekin zenbait lagunarteko jokatzen eta partiduan alde handia egon da bi atzelarien artean". Ondorioz, nabarmendu dute Arrizabalaga "eroso eta nahieran" aritu zela, eta tanto "mordoxka bat" pilatzea lortu zuela. "Etxegarai, aldiz, salduta egon da partidaren zatirik handienean, eta oso lan zailak izan ditu".
Udako Torneoa
Atzoko partida galdu arren, adierazi dute Etxegaraik beste garaipen bat izan duela Udako Torneoan, eta "sendo" jarraitzen duela sailkapeneko lehen postuan, jokatutako bi partidak irabazita.