Horrez gain, informazio-panelak jarriko dituzte ordainlekuetan tarifen berri izateko euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez, eta, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak nabarmendu du prezioa jaitsi dutela Behobiako eta Irungo ordainlekuen artean: 2,91 eurotik 2,90 eurora. Hain justu, tarifa hori irailaren 3ra arte egongo da indarrean.