Laboral Kutxako arduradunek, beraz, nabarmendu dute "nolabaiteko sendotasuna" nabari zaiola ekonomiari, batez ere zerbitzuen sektorean, baina horrez gain badirela adierazle positibo gehiago ere, hala nola "enpleguaren bilakaera eta konfiantza-indizeak". "Era horretan, 109,7 milioi euroko irabazi garbia izan du Laboral Kutxak urtearen lehendabiziko erdian. Interesa-tasen bilakaerak eta balantzeko aktiboen kreditu-kalitate sendoak eragin positiboa izan du, baina baita jardueraren hazkunde nabarmenak ere".