Munduko Jugger Txapelketak emandakoaren pozik Debagoieneko bi taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko uzt. 27a, 10:57
Arima Galduak taldea eta Dragoi Arima taldea.

Ikastea eta Munduko Txapelketaz gozatzea zuten helburu eta lortu dutela esan daiteke. Mundu osoko 68 taldek hartu dute parte uztailaren 21etik 23ra Eibarren jokatutako den Munduko Jugger Txapelketan. Tartean izan dira Debagoieneko bi taldeak ere.

Arima Galduak taldea 63. sailkatu da eta Arrasateko Dragoi Arima taldea 66. Hasiberriak diren taldekide asko zituzten taldean eta bazekiten talde indartsuak zetozela Munduko Txapelketara. Hala, sailkapena baino bidean ikasitakoa baloratzen dute.

Finalari dagokionez, Alakanteko Ninjas Almoradi taldea nagusitu da. Domekako finalean nagusitu zitzaion Murtziako Nomadas taldeari. Bien bitartean jugger jokoz beteriko egunak izan dira. "Garrantzitsua da horrelako garrantzia duen txapelketa batean parte hartzea ikusteko zer-nolako garrantzia duen txapelketak eta beste herrialdeetako taldeen maila ezagutzeko. Gainontzeko taldeekin harremanak sortu eta denon artean txapelketaz gozatzea eta ondo pasatzea izan da gure helburu nagusia", azaldu du Arima Galduak taldeko kapitain Jessica Ots-ek.

Bederatzi herrialdetako 68 talde

Bederatzi herrialdetako taldeak izan dira txapelketan; Australia, Ameriketako Estatu Batuak, Hungaria, Lituania, Suitza, Suedia, Alemania, Frantzia eta Espainia; eta baita Debagoieneko bi ere: Arima Galduak eta Dragoi Arima taldeak.

Juggerra kirol gisa onartzeko lanean dihardute parte-hartzaileek. "Bartzelonan lortu zuten juggerra kirol gisa onartzea, eta Valladoliden eta Murtzian ere borroka federazioko modalitate bezala sartu dira. Euskal Herriari dagokionez, Bizkaian izan du gorakada: hiru talde daude dagoeneko aktibo. Gipuzkoan bagoaz aurrera poliki-poliki".

Handitzen jarraitu nahi dut bai Arima Galduak taldean bai Dragoi Arima taldean. Ateak zabalik dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak