Zinemagile nerabeen film labur profesionalak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko uzt. 30a, 10:09

Daniel Nespereira, Zihara Etxebarria, Nagore Osa eta Ariana Nespereira zinemagilea. Argazkia: Peryferyka.

El color del engaño film laburra estreinatu berri du Debagoieneko lau gaztek osatzen duten Peryferyka ekoiztetxeak; Youtuben duten Peryferyka Producciones kanalean dago ikusgai, eta baita aurrez egindako bi ikus-entzunezkoak ere.

Arrasateko Doke Antzerki Eskolan ezagutu zuten elkar Aria- na Nespereirak, Zihara Etxebe- rriak eta Nagore Osak; ikus-entzunezkoekiko duten zaletasunak bultzatuta elkartu, eta hala egin zuten, Daniel Nespereira taldera batuta, urtarrilean Erbestean film laburra. Harrezkero beste bi lan gehiago argitaratu dituzte: Post mortem izenekoa maiatzean eta uztailaren 14an estrei- natu zuten El Color del engaño.

'El color del engaño'

Ekainaren 16an eta 17an grabatu zuen nerabe-laukoteak, Arrasateko Ilea apaindegian, "aurreko lanak baino komikoagoa" den film laburra. "Laura, Raquel eta Cristina ile-apaintzaileak dira istorio zoro horretako protagonistak; hilketa bat tarteko, askotariko abenturak biziko dituztenak. Guretako ikasketa-prozesu aberasgarria da egin dugun lan bakoitza; izan ere, guk egiten dugu prozesu osoa: gidoia idatzi, grabatu, muntaia eta zabalkundea. Lan batetik bestera pauso bat harago ematea da gure asmoa, eta esango genuke lortu dugula. Taldekideoz gainera, Mariasun Pagoaga, Amaia Abarrategi eta Juan Dugarte dira hamar minutu irauten duen El color del engaño filmeko aktoreak", azaldu du Ariana Nespereirak.

Peryferyka ekoiztetxea

Zinemagintzan lan egitea du laukoteak etorkizunerako amets, eta ausardiaz eta jakinduriaz ari dira bidea egiten; horren erakusle da sortu duten Peryferyka ekoiztetxea. "Lan guztiak batzeko sinadura bat behar genuen, eta, gurasoen babesa ba- dugu ere, gure iniziatibaz sortu genuen ekoiztetxea. Youtuben Peryferyka kanala dugu, eta han daude hiru filmak ikusgai. Horrez gainera, aurreko egubakoitzean, El color del engaño lanari buruzko podcasta estreinatu dugu. Dagoeneko laugarren gidoia prestatzen ari gara; euskaraz izango da eta urrian grabatzeko asmoa dugu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak