PP eta Vox erabateko gehiengoa lortzetik gertu, inkesten arabera

Eneko Azkarate Laspiur 2023ko uzt. 23a, 20:29

PP izango litzateke irabazle Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan eta 145-150 eserleku lortuko lituzke diputatuen kongresuan. Voxekin bat egingo balu –24-27 eserleku– erabateko gehiengoa lortuko lukete eskuinekoek eta eskuin muturrekoek.

176 eserlekurekin lortzen da erabateko gehiengoa. Hori, egoerarik onenean. EITB taldearen inkestaren emaitza da. Gaur, hauteslekuetan, herritarrei egindako galdeketatik ateratako datuak dira.

PSOEk 113-118 eserleku lortuko lituzke eta Sumarrek 28-31. Bi alderdiok, egoerarik onenean, 149 eserleku lortuko lituzkete eta aurreko agintaldian bidelagun izan zituztenen babesarekin erabateko gehiengoa lortzetik gertu egongo lirateke. ERCk 9, EH Bilduk 6, EAJk 5 eta BNGk 1-2 lortuko balituzkete. Junts-ek 9 lortuko lituzke eta ezinbestekoa izango litzateke katalanen babesa. Erabakigarria izango lirateke, era berean, Coalicion Canariaren edota Teruen Existeren botoak, alde baterako zein besterako.

Euskal Herriko datuei begiratuta, Gipuzkoan, EH Bilduk, EAJk eta PSOEk bina eserleku lortuko lituzteke.

Araban, PSOE, PP, EAJ eta EH Bilduk bana lortuko lituzkete.

Bizkaian, EAJk, PSOEk eta EH Bilduk bina, eta PPk eta Sumarrek bana lortuko lituzkete.

Nafarroan, PSOEk eta PPk bina lortuko lituzkete eta EH Bilduk bat.

Inkestak dira. Bestelakoa da emaitza. Gaur 21:00etatik aurrera emango ditu GOIENAk datuak, jaso ahala, webgune honetan. Debagoieneko datuak, herririk herri, euskal lurraldeetakoak eta Espainia osokoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak