Goizeko 09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuetako ateak eta gutxira joan dira hainbat herritar botoa ematera. Batzuk itxaron egin dute pixka bat, mahaia osatzeko denbora eman arte. Correoseko langileak ere han ziren ordurako, posta bidezko botoak dagoekin mahaietara eramateko.
Eguna aprobetxatzea gura zutela zioten gehienek, gaurko zerina eginda. Bergaratik Donostiara joateko asmoa zun txirrindulari bat, esaterako, bizikletan ibiltzeko arropak jantzita joan da botoa ematera. Hondartzarako hamaka eskuetan duela ere joan da herritar bat eta Segovia aldera joatekotan zuen beste batek ere lehen orduan eman du botoa Bergarako frontoiko hauteslekuan. Asko izan dira, bestalde, botoa eman ostean mendirako edo ibilaldi bat egiteko asmoa zutenak.