Erdieroaleen esparruan sakonduko dute Fagor Automotionek eta Danobatgroupek

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko uzt. 23a, 09:18

Wooptix-en inbertsioa.

Wooptix start up-ean inbertitu dute biek, erdieroaleen esparruan sakontzeko.

Wooptix Tenerifeko La Laguna Unibertsitateko lehen spin-off enpresa da, eta aditua erdieroaleen metrologian uhin fronteko irudiak erabiltzen. Astronomiako optika moldakorraren gaineko ikerketak emandako teknika bat da hori. Start-up horretan inbertituta, helburua da erdieroaleen sektorean negozio-aukera berriak esploratzea, Fagor Automationdako eta Danobatgroupendako dagoeneko eremu ezaguna baita. Fagor Automationek badu ibilbidea ekoizpen eta neurketa-ekipamenduen garapenean erdieroalearen industrian, eta Danobatgroupek loturak ditu industria horrekin, Danobat, Hembrug, enpresaren subsidiarioaren bitartez.

Jose Emilio Oti, Fagor Automationeko I+Gko zuzendariak adierazi duenez, berrikuntzak etengabe inbertitzea euren ezaugarrietako bat da. "Esparru teknologikoan aurrera egiteko modu berriak bilatzeko konpromisoa dugu, eta, horretarako, Wooptixekin elkarlanean ari gara, gure horizonteak teknologia berrietara zabalduz. Gure helburua da erdieroaleen sektorean murgiltzea, sektorea sakonago ulertzeko. Horri esker, gure bezeroei irtenbide berritzaileak eskaini ahal izango dizkiegu, kaptazio eta automatizazio arloan ditugun gaitasun zabaletan oinarrituta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak