Udako Master LABORAL KUTXA txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu zen atzo Barkaldoko pilotalekuan eta Uxue Osesek, Amai Aldai bikote duela, garaipenarekin ekin zion lehiaketari. Txapelketa irabazteko faboritoen artean da Aldaiek eta Osesek osatzen duten bikotea eta lehen unetik erakutsi dute hori; 22 eta 16 nagusitu ziren Olatz Beitia eta Nora Mendizabalen aurka.
Garaipena, ordea, landutakoa izan zen aurkariek ez zizkiotelako erraz jarri gauzak. Berdintasuna izan zen nagusi kantxan, atzean Oses eta Mendizabal ezi ziren gai izan bata besteari nagusitzeko, eta aurrean ere, Beitia gazteak estu hartu zuen Aldai. Neurketaren azken txanpan, ordea, Amaia Aldaik beste erritmo bat jarri zuen eta hortxe amaitu ziren bikote urdinaren aukerak; garaipenarekin batera lehen puntua Oses eta Aldai bikotearentzat.
Irati Betegik ere garaipena
Jaialdiko partida nagusiaren aurretik gazteen txanda izan zen eta Irati Betegi arettxabaletarrak, Ortuellako Gomezekin bikotea osatuta, 18 eta 15 irabazi zioten Zarrabeitia-Uriarte bikoteari. Lehia orekatua eta gogorra izan zen eta azkenerako gazteenek garaipena eskuratu zuten.