PPk lortu ditu boto eta eserleku –136– gehien hauteskundeetan. Baina PPk, Voxek eta UPNk 170 eserleku batzen dituzte. Coalicion Canariarena gehituta, 171 izango lirateke. Eskuinak ez luke erabateko gehiengoa lortuko –176–. Hortaz, esan daiteke, Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek (Sumar) irabazi dituztela hauteskundeak, irabazi ez arren, PP nagusitu baita.
Duela lau urteko hauteskundeetako emaitzarekin alderatuta, hemen emaitzak:
Carles Puigdemont-ek dauka giltza
JxCAT-JUNTS-en eskuetan dago Pedro Sanchez presidente izendatu edo berriro hauteskundeak deitu. Sozialistek, Sumarrek eta Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako indar abertzaleek 172 eserleku batzen dituzte –JxCAT-JUNTS kontatu barik–, eskuineko blokeak baino bat gehiago, baina ez dira erabateko gehiengora heltzen. Hortaz, Puigdemont-en aukeraren 7 eserlekuen esku izango da Espainiako gobernagarritasuna; Sanchez presidente izendatzearen alde egin ala hauteskundeak errepikatu.