Bi eserleku lortu ditu PSNk –orain arte baino bat gehiago– eta berea mantendu du EH Bilduk. PPk eta UPNk, berriz, Navarra Sumaren biak banatu dituzte.
Boto kopuruari erreparatuta ere, gora egin dute sozialistek eta EH Bilduk, 2019ko emaitzekin konparatuz.
Joan den maiatzeko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzei begira jarrita ere, joera hori mantendu dute bi alderdiek, eta, era berean, azpimarratzekoa da UPNk izan duen beherakada (89.643 bototik 51.764ra jaitsi da).