Asko galduta irabazi du EAJk Bizkaian

Eneko Azkarate Laspiur 2023ko uzt. 23a, 23:30

EAJk lehen indarra izaten jarraitzen du Bizkaian, baina murriztu egin da PSE-EErekiko eta EH Bildurekiko aldea. Irabazi du, baina gehiago irabazi dute sozialistek eta ezkerreko subiranistek. Azken hauek, gainera, jeltzaleek galdu duten eserlekua lortu dute. Hiru indarrek lortu dituzte bina eserleku, eta PPk eta Sumarrek bana.

2019ko hauteskundeekiko EAJ izan da galdu duen bakarra; Sumarrek ere ez ditu Elkarrekin Podemosek lortu zituen emaitzak lortu, eta behera egin du haiekiko 5 puntu. Ia 10 puntu galdu ditu EAJk; ia 6 puntu egin du gora PSE-EEk, eta 5 puntu gora EH Bilduk. PPk ia 3 puntu gora.

Bestalde, joan den maiatzeko Bizkaiko Batzar Nagusietako hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, EAJren galera handiagoa izan da. Parte hartzeak gora egin du duela bi hilabeteko hauteskundeekiko. Orduan, Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk nagusitasun handia lortu zuen, botoen %38,41arekin. Oraingoan, ia botoen %27 lortu du. EH Bilduk ere galdu egin ditu botoak eta behera egin du batez bestekoari dagokionez ere. Sozialistek egin dute bereziki gora Bizkaian, botoetan jeltzaleengana hurbilduz. Sumarrek eta PPk ere gora egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak