Duela lau urteko Espainiako hauteskundeetan eserleku bana lortu zituzten EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek; oraingoan, baina, Sumarrek ezin izan du ezkertiarren lekua ordezkatu eta PPk hartu du laugarren eserlekua.
PP, EAJren aurretik
Nabarmentzekoa da, bestalde, EAJ izan zela nagusi 2019an eta EH Bilduk zuela laugarren postua; oraingoan, jeltzaleak dira laugarrenak PPren atzetik.
Ildo beretik, joan den maiatzeko Arabako Batzar Nagusietako hauteskundeetako emaitzekin alderatuta ere, EAJk atzera egin du; lehen indarra izan baitzen. EH Bilduk ere behera egin du; ez ordea PSE-EEk eta PPk.