Eskoriatzako bigarren rallysprinta egin da gaurkoan Aretxabaleta eta Eskoriatza artean. Bizkorrenak Aitzol Apalantza eta Alain Agirre izan dira; bigarren sailkatuak Jokin Agirre eta Arantzazu Anareta; eta hirugarrenak Joseba Frutos eta Urtzi Kortazar eskoriatzarrak.
Egun guztian zehar egin da rallysprinta eta eguraldi petrala izan arren, jende asko batu da bide bazterretan. Iazko ibilbide berarekin, berrogeita hamabost pilotu izan dira irteera puntuan, eta iaz proposatutako zirkuitu sigi-sagatsu eta teknikoan ibili dira.
Lau txanda izan dira guztira; lehenengo bi txandak –12:00etan hasita– Aretxabaletan hasi dituzte –Bainuetxe industrialdean–, eta, Eskoriatzara bitartean, Mendiolako lehenengo aldapatik hasi eta Lete, Eraña, Bolibar eta Agiñatik pasatu dira, Atxorrotxeko zementuzko bidetik behera Eskoriatzara iritsi arte. Arratsaldeko beste bi txandak (15:40), berriz, Eskoriatzako plazan hasi dituzte eta Aretxabaletan amaitu, ibilbidea alderantziz beteta.
Hona hemen, kategoriaz kategoria, Eskoriatzako bigarren rallysprinteko irabazleak:
Scratch sailkapenean:
- Aitzol Apalantza eta Alain Agirre
- Jokin Agirre eta Arantzazu Araneta
- Joseba Frutos eta Urtzi Kortazar
Erregulartasun torneoan:
- Ricardo Perez de la Vega eta Eder Zabala
- Eustaquio Simal eta Paloma Lopez
- Cristian de la Riva eta Borja Lopez
Beste sari batzuk ere banatu dira:
- Klase 1: Saioa Longas eta Garazi Beitia
- Klase 2: Joseba Frutos eta Urtzi Kortazar
- Klase 3: Ander Odriozola eta Ion Albizuri
- Klase 4: Iker Arizti eta Aimar Telleria
- Formula libre saria; Jon Zubeldia eta Nagore Errazkin
- 1.6 kopa: Saioa Longas eta Garazi Beitia
- 2.0 kopa: Joseba Frutos eta Urtzi Kortazar