Pilotari debagoiendarrak txapelaren bila

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko uzt. 14a, 11:16

(Argazkia: Ados Pilota) Adosek antolatutako Plazaz Plaza txapelketaren aurkezpena Peru Harri museoan

Maddi Barrokal bergararra Adosek antolatutako Plazaz Plaza txapelketan lehiatuko da. Uxue Oses, Madalen Etxegarai eta Leire Galeano ordea, Emakume Master Cupeko Udako Masterraren

Uda garaian bailarako pilotariek ez dute atsedenik hartzerik izango. San Fermin Torneoa amaitu ondoren, Emakume Master Cupeko Udako Masterrean eta Plazaz Plaza txapelketetan lehiatuko dira bailarako emakume pilotariak.

Maddi Barrokal Plazaz Plaza txapelketan arituko da irailerararte. Bertan lau aurrelariek, lau atzelariekin jokatuko dute uda guztian zehar. Hortaz, bergararrak ez du bikote finkorik edukiko.

Emakume Master Cuparekiko, Oses eta Etxegarai oñatiarrek, Aldai eta Gaminde izango dituzte bikotekide eta Leire Galeano antzuolarrak Arrizabalaga. Lehen fasean, bikote guztiak elkarren aurka jokatuko dute eta bertatik irtengo dira Galdakaoko finalerdiak jokatuko dituzten taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak