Bero sapa iragarri dute gaurko

Mirari Altube Arrese 2023ko uztailaren 14a

Euskalmet agentziak aditzera eman du 35 gradu ingurura igoko dela termometroa gaur, egubakoitza, 13:00ak eta 19:00ak bitartean, eta kostaldean ere 30 gradu ingurukoa izan daitekeela.

Arratsaldeko lehen orduetan haizeak ipar-mendebaldera egingo du Euskalmeten arabera eta horrek tenperatura jaitsaraziko du; jaitsiera pixkanaka mendebaldetik ekialdera eta kostaldetik barnealdera hedatuko da. Aldaketa horren ondorioz tenperatura 8 eta 10 gradu artean jaitsiko da; Gipuzkoa barnealdean 17:00etatik aurrera hasiko da igartzen hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak