Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan bildu ziren sindikatuak patronalarekin atzo. Denbora luzez bilduta egon ziren, baina azkenean lortu zuten haien helburua sindikatu zein langileek. LAB, UGT, CCOO eta ESK izan dira lan hitzarmenaren aurreakordioa sinatu duten sindikatuak; ELA-k berriz, aurreakordioa ez sinatzeko erabakia hartu du eta hitzarmena sinatzea "inkoherentea" dela adierazi du.
Amaia Barraganen, LAB sindikatuko kidearen, hitzetan garrantzitsuena gainontzeko langileekin homologatzea izan da. Horretaz gain, beste hobekuntza batzuk ere lortu dituzte; hala nola, langileei 2021etik atzerapenak dituzten karrera profesionaleko mailak aitortzea, karrera profesionaleko hurrengo deialdietara sarbidea bermatzea edota txanda kontratua eskuratzeko aukera izatea.