Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik jaso dute gaur goizean Urola osoko, Goierriko eta Debagoieneko 37 enpresek enpresa berritzailearen ziurtagiria; horiek guztietatik hamabi izan dira Debagoienekoak.
Aurtengoa erakunde horiek bultzatutako egitasmoaren hirugarren edizioa izan da eta dagoeneko 650 ETE baino gehiago daude akreditatuta. Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da banaketa-ekitaldia eta hauek izan dira ziurtagiria jaso duten enpresa debagoiendarrak:
- Calderia Epele (Arrasate).
- Embalan3 Sistemas de Embalaje (Bergara).
- Gomiztegi Kooperatiba Elkartea (Oñati).
- IDR (Elgeta).
- Industrias Ugatu (Bergara).
- Onenpro (Arrasate).
- Osarten (Arrasate).
- Bolintxo (Bergara).
- Sufersa (Elgeta).
- Suministros Elgeta (Elgeta).
- Zerbimek (Arrasate).
- Zubillaga Hiltegia (Oñati).