Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko Errenta kanpainaren emaitzak aurkeztu ditu

Julen Murua 2023ko uzt. 13a, 12:44

Foru Aldundiko arduradunak 2022ko Errenta kanpainaren emaitzen aurkezpenean.

334 milioi euro itzuli ditu Ogasunak Errenta kanpainan; eta 373 milioi euro jaso. Oro har, balorazio positiboa egin du Jokin Perona foru diputatuak.

Gaur goizean egin dute agerraldia Jokin Perona Ogasuneko foru diputatuak, Irune Yarza Ogasuneko foru zuzendariak eta Yolanda Dominguez Zerga Kudeaketako zuzendariordeak 2022ko Errenta kanpainan lortutako emaitzen berri emateko. Peronak adierazi duenez "egindako balorazioa ona" izan da.

Guztira 401.749 aitorpen egin dituzte zergadunek 2022ko kanpainan –joan den urtean baino 12.180 aitorpen gehiago–, horietatik 285.853 itzultzera izan dira, eta gainontzeko 115.896 aitorpenak ordaintzera izan dira. Guztira 334,2 milioi euro itzuli ditu Ogasunak; bataz beste, 1.169 euro zergaduneko. Ordaintzera izan diren 115.896 aitorpenekin 373,9 milioi euro jaso ditu Ogasunak, 3.227 euro zergaduneko; bataz beste.

Ondarearen gaineko Zergak utzitako emaitzak ere "hobetu" egin direla adierazi dute arduradunek. Guztira 69,7 milioi euro jaso dira –iaz baino 1,1 milioi euro gehiago–. Peronak azaldu duenez, "Ondarearen kanpainan 2022ko finantza-merkatuen bilakaera islatzen da".

Oro har, 2022ko Errenta kanpainaren emaitzen balorazio positiboa egin dute Foru Aldundiko arduradunek, eta Peronak berak eskerrak eman gura izan dizkie Gipuzkoako herritarrei egindako ekarpenagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak