San Fermin torneo prestigiotsuaren finalerdiak eta finalak jokatu dira goizean Labriten eta ez da falta izan bailarako ordezkaritzarik. Uxue Oses oñatiarrak eta Olatz Arrizabalagak osatutako bikoteak ondo hasi du partidua, 17. tantora arte aurretik joan dira, baina, azken momentuan izan dituzten hutsen eta aurkarien lan onaren ondorioz, 17-22 bukatu da norgehiagoka.
Galeano eta Garai, hirugarren
Finalaren aurretik, hirugarren postuagatik neurtu dituzte indarrak Galeanok (Antzuola) eta Garaik, Aldai eta Bengoaren aurka. Antzuolarrak eta bere bikoteak partidua 14-18 irabaztea lortu dute.