Zaparrada ertainak eta trumoitsuak iragarri dituzte, eta zenbait lekutan handiak izan daitezkeela ohartarazi dute; bereziki, ekialdean. Haize-bolada gogorrak eta txingorra ere egin dezake.
Biharko ere abisu horia ezarri dute, baina euriarengatik baino, muturreko tenperatura altuengatik. Kostaldean izango da hori, 13:00etatik 18:00etara bitartean, eta jakinarazi dute tenperatura maximoak 33 gradukoak izan daitezkeela.