Uxue Oses oñatiarrak San Fermin Torneoko finala jokatuko du

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko uzt. 6a, 11:43

Finalean izango diren Oses eta Gaminde eta hirugarren postua eskuratzeko jokatuko duten Galeano eta Garai. (Argazkia: Emakume Master Cup)

Emakume Master Cup txapelketaren finala uztailaren 8an jokatuko da Labrit pilotalekuan. Osesek Arrizabalaga izango du bikotekide eta Zabaleta eta Gamindek osatutako bikotearen aurka jokatu dute final handia.

Debagoienak ordezkaritza zabala izan du San Fermin txapelketa prestigiotsu honetan: Emakume Master Cupen aldetik Leire Galeanok, Arrate Bergarak, Uxue Osesek eta Madalen Etxegaraik parte hartu dute eta Ados Pilotaren ordezkaria Maddi Barrokal izan da. Hauetatik, soilik Uxue Oses oñatiarrak jokatuko du San Fermin Torneoko finala.

Hala ere, Bergara eta Galeano debagoiendarrak nor baino nor gehiago arituko dira hirugarren posturako lehian. Aldai eta Garai izango dira beraien bikotekideak, hurrenez hurren.

Maddi Barrokal bergararra ezin izan da finalera sailkatu. Ligaxkako bi partiduetatik bakarra irabazi ondoren, ez du finalerako txartelik lortu.

Finala Labriten

Finala uztailaren 8an jokatuko da Labrit pilotaleku ospetsuan, 12:00etan hasita. Jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ETB-1en bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak