Maskarak derrigorrezkoa izateari utziko dio osasun zentroetan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uzt. 4a, 19:46

Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur hartu du erabakia, eta litekeena da bihar eta etzi artean sartzea indarrean, BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Beraz, Hego Euskal Herriko osasun zentroetan eta farmazietan maskararen erabilera gomendagarria izatera igaroko da, gaixo larriak dauden eremuetan, zaintza intentsiboetako unitateetan, ebakuntza geletan eta larrialdietan derrigorrezkoa izaten jarraituko duen arren.

2020ko abenduan ezarri zen araua, eta, ordutik, zentro eta gune horietako langileek zein erabiltzaileek maskara erabili behar izan dute nahitaez. Hala, agintariek bi urte eta erdi behar izan dituzte erabakia hartzeko. Alabaina, nabarmendu dute maskararen erabilera deuseztatzeko unean bi arrazoi izan dituztela gogoan: birusaren omikron egoera ez dela hain erasokorra eta herritar asko txertatuta daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak