Hain justu, 2.263 langabe zeuden maiatzean, eta, orain, 2.275 dira. Beraz, handiagoa da langabezia-tasa ere, igoera nabarmena izan ez den arren: zehazki, %7,40koa izan da ekainean.
Herrietako egoerari dagokionez, bost herritan egin du gora langabeziak: Antzuolan, bi langabe gehiago daude; Aramaion, bat; Aretxabaletan, hiru; Bergaran, lau; eta Eskoriatzan, zortzi. Elgetan eta Leintz Gatzagan berdin mantendu da kopurua, eta Arrasaten eta Oñatin behera egin du; hurrenez hurren, zortzi eta bi pertsona gutxiago daude lanik gabe.
Ehunekoei erreparatuz gero, ordea, Arrasaten dago langabezia-tasa handiena; ia hamar puntukoa da. Gutxien, berriz, Aramaion: %0,72koa.
| Langabe kopurua | Langabezia tasa | Maiatzeko datuekin aldea | |
| Antzuola | 61 | % 5,62 | + 2 |
| Aramaio | 5 | %0,72 | + 1 |
| Aretxabaleta | 196 | % 5,70 | + 3 |
| Arrasate | 1.007 | % 9,92 | - 8 |
| Bergara | 503 | % 7,01 | + 4 |
| Elgeta | 25 | % 4,21 | 0 |
| Eskoriatza | 153 | % 7,65 | + 8 |
| Leintz Gatzaga | <5 | - | - |
| Oñati | 325 | % 6 | - 2 |