Egubakoitzean, uztailaren 7an, hasiko da ekimena, eta bisita bakarra egingo da Debagoienean. Hain justu, bisitariek Antzuolako Ama Txo gaztandegia ezagutzeko aukera izango dute. Ardiak dituzte, eta baita gazta sorta zabala ere.
Zapatuan ere Ama Txo bisitatu ahalko da, baina baita beste bi proiektu ere: Gomiztegira joateko aukera izango da, Oñatin; eta, horrez gain, Aretxabaletan, Areantza Etxebarri baserriko lana gertutik ezagutzeko bide izango dute bertaratzen direnek. Esnetarako behiak dituzte, eta baita jezteko robota ere.
Hizkuntza eta ordutegia
Euskaraz eta gazteleraz izango dira hiru bisitak, 11:00etatik 14:00etara bitartean bi egunetan. Hala ere, aurrez eman behar da izena webgunean, eta gaur da horretarako azken eguna. Doan da.