Bigarrenez izango da, beraz, Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari, eta izendapena jaso berritan, bost alderdien arteko mahaia osatu izana azpimarratu du. Izan ere, Jesus Zaballos sozialista izango da lehendakariordea; Estitxu Elduaien EH Bilduko hautagaia bigarren lehendakariordea izango da; eta, horrez gainera, Jorge Mota (PP) eta Marivi Izagirre (Elkarrekin Podemos) izango dira idazkariak.
Akordio politikoei so
Are gehiago, Ezeizabarrenak akordio politikoak bilatzearen garrantzia ere nabarmendu du: "Bila ditzagun akordioak guztion artean Gipuzkoaren alde, gipuzkoarrei aurrera egiten lagunduko dieten politiken bidez".