Debagoieneko zenbait osasun etxek ordutegi murrizketak izango dituzte datozen hilabeteetan zehar. Arrasateko anbulatorioko ordutegia 08:00etatik 17:00etara izango da ekainaren 26tik irailaren 15era bitartean. Aramaioko kontsultategian ekainean eta uztailean betiko ordutegia mantenduko da; hau da, 08:00etatik 15:00etara. Abuztuaren 1etik 25era, ordea, astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan 11:30etik 15:00era egongo da zabalik eta martitzen eta eguenetan, aldiz, 08:00etatik 12:00etara eskainiko dute zerbitzua.
Elgetan erizaintza-zerbitzuak ez du aldaketarik izango, baina mediku-zerbitzua uztailaren 19tik abuztuaren 11ra 08:00etatik 11:00etara izango da martitzen eta eguenetan.
Aretxabaletako anbulatorioak ohiko ordutegia izango du, 08:00etatik 17:00etara, abuztuaren 17ra arte, behintzat; izan ere, Osakidetzatik jakinarazi dutenez, oraindik zehaztu gabe daukate abuztuaren 17tik irailaren 1era bitarteko ordutegia zein izango den.
Osakidetzak adierazi duenez, Leintz Gatzagako kontsultategia itxita egongo da ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Azkenik, Bergaran, Oñatin, Eskoriatzan eta Antzuolan ez da aldaketarik egongo udan: Bergaran eta Oñatin 08:00etatik 17:00etara egongo da zabalik; Eskoriatzan eta Antzuolan, 08:00etatik 15:00etara.