Zabalik dago Itsaraz proiektuari alegazioak jartzeko epea

Hasier Larrea 2023ko eka. 21a, 15:46

Parke eolikoaren gaineko informazioa publikatu dute, eta alegazioak uztailaren 4ra arte aurkeztu daitezke.

Espainiako Ministerioak Itsaraz Parke Eolikoari buruzko datuak publikatu ditu. Hain zuzen, aurretiazko administrazio-baimenen eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduraren tramitazioaren berri eman du.

Modu presentzialean ere eskura daiteke, Arabako, Gipuzkoako zein Bizkaiko gobernuen ordezkariordetzetako Industria eta Energia bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta. Alegazioak aurkezteko bi modu daude: euskarri fisikoan, idatziz, ordezkariordetza horien erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira; eta elektronikoki, berriz, Estatuko Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoaren bidez.

Norvegiako Statkraft enpresak 2026rako aurreikusi du Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoa eraikitzea. 42 milioi euroko aurrekontuarekin, 201 metroko altuerako eta 172 metroko errotazio diametroko zortzi aerosorgailu jartzea da asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak