28 urteko gizonezko batek 89 urteko izeba hil baitzuen ekainaren 15ean, eta Basauriko espetxean (Bizkaia) espetxeratuta dago behin-behinean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera.
Mugimendu feministak gogor salatu du Bilboko hilketa matxista. Urtea hasi geroztik gainera, hirugarrena izan da Euskal Herrian, Orion (Gipuzkoa) eta Gasteizen andrazko bana hil baitzituzten aurrez. Hala, ozen aldarrikatu dute "nazkatuta" daudela. "Indarkeria matxista ahalbideratzen duten jarrera konplize guztiekin amaitzea eta erasotzaileei aurre egitea jendarte osoaren ardura izan behar da. Bada garaia aurrera urrats handiagoak egiteko norabide horretan eta bakoitzak bere esparrutik dagokion ardura har dezan".
Instituzioetatik ere salaketa
Aretxabaletako Udalak ere hilketa matxista salatu du, adierazpen instituzionala kaleratuta. "Babesa eta hurbiltasuna" adierazi die eraildako emakumearen senideei, eta nabarmendu du ez dela "ekintza bakan bat" izan, "arazo estruktural bat" dela baizik. Horregatik, elkarretaratzean parte hartuko du.