Xubane Garai Gipuzkoako txapeldun, ibarrekoak protagonista izan diren erlojupekoan

Xabier Urtzelai 2023ko eka. 15a, 16:56

Xubane Garai podiumean, Gipuzkoako 23 urtez azpikoen txapeldun.

Martitzenean jokatu dute, Aizarnazabalen, Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa, eta Debagoieneko ziklistek nabarmentzeko moduko lana egin dute, asko igo dira-eta podiumera. Nabarmentzekoa 23 urtez azpikoen kategorian Xubane Garaik lortutako garaipena. Argazkia: Andoni Elduaien.

Azpimarratzekoa izan da 23 urtez azpikoen kategorian Xubane Garaik (Team Zatika) lortutako garaipena; Aretxabaletakoak txapela jantzi du 14,5 kilometroko zirkuituan 22,31ko denbora eginda. Eta kategoria berean, baina gizonezkoetan, Oñatiko Unai Cueva hirugarren izan da (Grupo Eulen) eta Baque Team taldeko Aimar Erostarbe laugarren. Junior mailan Aloña Mendiko Unax Errasti antzuolarra bigarren izan da. Elite mailan, berriz, Olatz Gabiondo (Team Zatika) bergararra bigarrena izan da, eta podiuma osatu du Eneritz Urrutia arrasatearrak (Igamo Packaging).

Urola Kostako Hitzakoek Gervaiseko oroimenezkoaren –Gipuzkoako txapelketa– bueltan jasotakoa, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak