Sumar koalizioaren hautagaitza babestu du Debagoieneko Ezker Anitza-IUk

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 14a, 18:36

Debagoieneko Sumar-en bulegoa, Arrasaten.

Nabarmendu du Sumar dela "gobernu aurrerakoiaren eskubideetan eta bermean aurrera egiten jarraitzeko baldintza".

Haren arabera, "erakunde politikoen eta gizarte zibilaren baturatik eraiki daiteke soilik herri alternatiba serio bat", "ilusioa dakarrena eta ulergarria" dena. "Sumar eta Yolanda Diazen hautagaitza dira aukerarik onenak herri proiektu hori eskaintzeko eta [Espainiako] hauteskunde orokorrak irabazteko". Azaldu dutenez, Sumar koalizioa da "garai demokratiko honetako prozesu bateraturik handiena", hamasei alderdi politikok osatzen dutelako eta "azken urteetan lortutako lorpen sozialak blindatzeko lan egiten ari direlako".   

Are gehiago, erantsi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan "ezinbesteko indarra" dela koalizio hau. "Sumar indartsu bat gure lurraldeetan ere gobernu aurrerakoi baten berrargitalpenaren bermea da, herritartasun eskubideetan aurrera egiteaz gain, Espainiako estatuaren nazio aniztasunaren eta haren aitorpenean sakontzeko". Beraz, aitortu du Ezker Anitzak-IU prest izango dela Espainiako hauteskundeetan laguntzeko, helburu baitu Sumar herritarren eta erakundeen partaidetzarako "gune erosoa" izatea, hala nola "mekanismo demokratikoekin, gardentasunarekin eta anaitasunarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak