Zerbitzua jaso ahal izateko, interesa dutenek 696 43 36 02 telefono zenbakira deitu beharko dute, eta artzainak izen-abizenen, helbidearen eta nortasun agiriaren informazioa eman beharko du, ardi kopuruarenarekin batera. Ordainketa egiteko kontu zenbakiaren berri ere eman dute: Rural Kutxa-Caja Rural ES50 3008 0152 6549 2039 5821. Izen-abizenak eta baserria zehaztu beharko dira kontzeptuan.
Entrega egunari dagokionez, artzain bakoitzak aurrez esandako orduan eraman beharko du artilea horretarako propio zehaztutako eremura, eta zakuak ere artzainak hustu beharko ditu, artilea suelto utzi behar baita. Horretarako, ordea, ordainketaren egiaztagiria eramatea beharrezkoa da; hala ezean, artilea ez da jasoko.