Construcciones Aplibur S.L. enpresa arduratuko da, beraz, lan horiek egiteaz, eta Udalak zehaztutako epean egingo dira. Aurrekontua ere berbera izango da; hain justu, 203.548 eurokoa, eta asmoa da hamabi aste irautea lanek. Horretarako, hitzarmen bat dute sinatua Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko udalek. Diputazioak %60a ordaintzeko konpromisoa hartu zuen.
Lanei dagokienez, markesina berria jartzea da asmoa. Komuna, bizikletentzako aparkalekua, informazio pantaila eta argiztapen fokuak ere jarriko dituzte. Baina ohartarazi dute komuna behin-behinekoa izango dela, kimikoa, markesinaren kokapenak ez duelako ur hornidurarik.
Mankomunitatearen ardura
Behin lanak amaituta, Debagoieneko Mankomunitatea arduratuko da azpiegitura mantentzeaz eta geltoki inguruko zerbitzuak kudeatzeaz; hondakinen bilketa eta komunaren garbiketa.