Kolkoa bete dominarekin itzuli dira Getariatik Eskoriatza eta Arrasateko kenpo borrokalariak

Hasier Larrea 2023ko eka. 7a, 09:09
Eskoriatzako Atama taldekoak.

Getarian jokatu dituzte asteburuan Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak, alebin mailatik hasi eta senior mailara arte. Eskoriatzako Atama taldekoek 42 domina eskuratu dituzte, eta Arrasateko Ziorla taldekoek sei.

Modalitate ugaritan neurtu dituzte indarrak: katan, arma bidezko katan (kobudo), defentsa pertsonalean (goshin) eta borrokan. Bereziki klub eskoriatzarrarentzat izan dira arrakastatsua asteburuko lehiaketak. Euskadikoan, kata modalitatean, alebinetan Andoni Vigara, Urko Arias eta Xabier Altuna egin ziren domina banarekin, infantiletan Naroa Cabezas, Salah El Dine eta Oihan Benitez, kadetetan Danel Calero, gazte mailan Airam Duarte, eta seniorretan Ariane Piñero, Danel Sanz Azkunaga eta Mikel Martin.  Kobudoan eta goshinean podiumera berriz igo dira katako zenbait borrokalari, baita Danel Bañares, Ion Garcia, Najih Douali, Josu Iturralde, Asier De La Flor, Jose Carrero, Ioritz Diaz De Gereño eta Julen Maqueda ere.

Ziorlakoen kasuan, nork bere kategorian, kumiten urrea lortu dute Yerai Martinek, Erik Martinek eta Sara Cabezak, eta zilarra Enaitzek. Erik Martinek katetan zilarra eskuratu du baita ere. Luis Alberto Narrok, bestalde, ez du lehiatzerik izan, aurkaria azaldu ez delako; ondorioz, hari ere urrea egokitu zaio.

Hala, sari ederra jaso dute txapeldun irten diren borrokalariek, azaroan Galizian jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela lortu baitute.

Arrasateko Ziorla Kenpo taldekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak