Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, GI-627 errepidean izan da istripua, 17:00ak aldera. Hiru autok talka egin dute, Maltzagarako noranzkoan, eta errepidea oztopatzen ari dira. Azaldu dutenez, printzipioz, ez da zauriturik izan, baina autoetako gidariak Arrasateko ospitalera eramatekoak dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.