Debagoieneko haur eta gazte abesbatzen topaketa egin zuten atzo Oñatin. Emanaldia egiten izan ziren Ganbara Txiki, Txikitxo, Ikastetxeak Kantari ekimeneko kideak, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Bergarako Orfeoi Gaztea. Horiekin batera, Santa Ana egin zuen kantuan, baita ere, Villabonako Eresargi Txiki abesbatzak. Gonbidatuta bazegoen ere kale egin zuen Irungo Ametsa Txikik.
Askotariko kantuak eskaini zituzten; nor bere programa. Elkarrekin berri edukitzeko eta nor zertan dabilen ikusteko aukera ederra izan zen. Noski, baita ere, musikaz gozatzeko.