'Heuretik jo' eta 'Nora heldu' lan berriak aurkeztu dituzte Arrasaten Jasan eta Txerrikumeak taldeek

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko eka. 4a, 12:24

Aretxabaletako bi taldeek Arrasateko gaztetxean egin zuten emanaldia atzo. Disko berriak dituzte esku artean, eta Arrasateko publikoaren aurrean aurkezteko aukera izan dute.

Nobedadez betetako emanaldia izan zen. Jasan taldeak metal eta rock gogorra lantzen duen Heuretik jo izeneko disko berria aurkeztu zuen, ibilbideko lehena. Nora heldu diskoa, berriz, Txerrikumeak taldekoen bigarren lana da. Sarean daude bi taldeen berrikuntzak entzungai. Perlata talde arrasatearraren emanaldia ere izan zen kontzertuan. 

Egubakoitzean euskal abesti tradizionalak

Koolturrek ikasturtea itxi duen arren, gaztetxeak emanaldi musikalen plaza izaten jarraitzen du. Egubakoitzean ere kontzertua izan zen bertan; Sei Pistols Eta Trabuko Bat taldeekin kantu afaria egin zuten. Euskal abesti tradizionalez betetako errepertorioa izan zen nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak