Iosu Harategiak irabazi du Gipuzkoako I. Tripaki Lehiaketa

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko eka. 3a, 21:18

Gipuzkoako 27 harategi aritu dira nor baino nor gehiago Arrasateko Seber Altube plazan jokatu den I. Tripaki Lehiaketan. Epai-mahaiarentzat Aretxabaletako Iosu Harategiko tripakiak izan dira gozoenak; bigarren postua Bergarako Antia Harategiak eskuratu du; hirugarren izan da Arrasateko Otamendi Harategia.

Gipuzkoako tripaki errezetarik onena Aretxabaletako Iosu Harategiarena da. Halaxe erabaki dute epaimahaia osatu duten Josema Azpeitia gastronomia-kritikoak, Patricia Vitteli arrasatearrak, Asier Antia, Ezkiña tabernako sukaldariak, eta Mailu Odriozola, harakina eta Ederto-Harakel Gipuzkoako Harakinen Elkarteko ordezkariak. 

Iosu Harategiak txapela eta garaikurra jaso du; bigarrena izan den Bergarako Antia harategiak eta hirugarren postua eskuratu duen Arrasateko Otamendi Harategiak garaikurra jaso dute; hiru haragietako ordezkariek GOIENAri adierazi diote saria esfortzu eta lan handiaren fruitua dela, eta tripaki onak egiten jarraitzeko balioko duela.

Guztira 27 harategi

Lehia bizia izan da, eta lehen aldiz egin den Gipuzkoako Tripaki lehiaketan lurraldeko 27 harategi ezberdinek parte hartu dute; Beasaingoak, Azpeitikoak, Azkoitikoak, Tolosakoak, Ordizikoak, Zarauzkoak, eta beste hainbat tokitako tripakiak dastatzeko aukera egon da. Lehiaketan parte hartu duten harategi debagoiendarrak honako hauek dira: Arrasatekoak: Landaluze, Agirre-Etxe, Otamendi eta Azpilikueta; Bergarakoak: Imaz, Leturia eta Antia; Aretxabaletakoak: Jon, Iosu eta Imanol; eta Oñatikoa, Txantxiku.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak