Langabeziak behera egin du Debagoieneko bost herritan; horien artean aipatzekoa da Bergaran hamazortzi lagun gutxiago zeudela langabezian maiatzean. Gainerako herrietan datuak apalagoak dira: Antzuolan lau langabe gutxiago, Eskoriatzan hiru gutxiago eta Arrasaten bi gutxiago. Elgetan ez da egon aldaketarik, apirilean legez bost langabe zeuden maiatzean ere. Eta Aretxabaletan eta Oñatin gora egin du, bost eta hiru lagun gehiago zeuden enplegurik gabe, hurrenez hurren.
Langabezia tasari erreparatuta Arrasatek zuen altuena, ia %10. Leintz Gatzagak eta Aramaiok, ostera, bost langabe baino gutxiago zituzten.
Datuak:
Langabe kopurua | Langabezia tasa | Apirileko datuekin aldea | |
Antzuola | 59 | % 5,44 | - 4 |
Aramaio | <5 | ||
Aretxabaleta | 193 | % 5,61 | + 5 |
Arrasate | 1.015 | % 9,99 | - 2 |
Bergara | 499 | % 6,96 | - 18 |
Elgeta | 25 | % 4,21 | 0 |
Eskoriatza | 145 | % 7,25 | - 3 |
Leintz Gatzaga | <5 | ||
Oñati | 327 | % 6,04 | + 3 |
Hego Euskal Herrian ere behera egin du langabeziak; apirileko datuekin alderatuta 1.558 langabe gutxiago zeuden maiatzean.