Azaldu dutenez, hainbat herrietako pentsiodunen pankartak nabarmendu ziren mobilizazioetan, eta Eusko Legebiltzarrean gogorarazi zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.080 euro baino gutxiago kobratzen duten 167.718 pentsiodun daudela, eta Nafarroan, 51.306 direla. Kasu bietan ere, gehienak, emakumeak. "Erretiro eta alarguntzako gutxieneko kotizaziopeko pentsioak osatzeko kostua 230 milioi eurokoa da EAEn, eta 60 milioi eurokoa Nafarroan; aurrekontuaren %2 inguru".
Datuak horiek izanda, salatu dute "borondate politikoa falta" dela, baina "soluzioa hor" dagoela. Beraz, astelehenero egiten dituzten mobilizazioekin aurrera jarraituko dute gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko eta alderdi horretan den genero arrakala salatzeko.