62 lagunek hartu zuten parte eta txirlo gehien bota zituena izan zen Bengoa. Haren atzetik geratuz ziren Jose Angel Ogiza (Elgeta) zazpi txirlo botata, Imanol Osoro (San Migel elkartea) eta Mateo Guenaga (San Andres elkartea) sei txirlorekin eta Alex Campos (Asola Berri) eta Unai Loiola (San Miguel) bost txirlorekin.
Azken jardunaldia Elgoibarren
Txapelketaren hamaikagarren eta azken jardunaldia Elgoibarren jokatuko da datorren zapatuan, ekainaren 3an, 17:00etan. Aiastia auzoko San Migel bolatokian erabakiko da Gipuzkoako txapelketa.