Sei debagoiendar izango dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko mai. 30a, 07:26

Aitor Irure, Iker Intza, Eneritz Otamendi, Aintzane Oiarbide, Ander Garay eta Rafaela Romero.

Sei debagoiendarrek eskuratu dituzte eserlekuak Gipuzkoako Batzar Nagusietarako. Aurreko legealditik, Aintzane Oiarbidek bakarrik errepikatuko du.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak eratzeko emaitzen ondorioz sei debagoiendar izango dira batzarkide datozen lau urteetan. EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Gipuzkoan eta hiru debagoiendarrek eskuratu dituzte aulkiak. EAJko bi debagoiendar egongo dira eta PSEko bat.

Deba-Urola barrutian, EH Bildutik Aitor Irure aretxabaletarrak eta Iker Intza bergararrak eskuratu dituzte eserlekuak; EAJtik, bestalde, Aintzane Oiarbide bergararrak eta Ander Garai arrasatearrak eskuratu dituzte eserlekuak.

Donostialdea barrutian, EH Bilduko Eneritz Otamendi eskoriatzarrak lortu du eserlekua; eta Bidasoa-Oiartzun barrutian, PSEko Rafaela Romero arrasatearrak.

Gertu geratu dira

Oria barrutian, bestalde, EAJko Rafa Uribarren arrasatearra eserlekua lortzetik oso gertu gelditu da –1.300 boto inguru–, baina, azkenean, ez da hautatua izan. Deba-Urola barrutian, berriz, Elkarrekin-Podemoseko Juan Luis Merino eserlekua lortzetik gertu gelditu da –1.460 boto inguru–, baina alderdi moreak ez du aulkirik lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak